XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Segurtasun osoa izateko, hari-neurria neurtzen da eta hortik ateratzen da zein hari-sistematakoa den.

Hari-orraziak erabiltzea ere gomendagarria da hariak neurtzearren (ikus 6.17 irudia).

6.6.- ESKUZKO HARIZTAKETA.

Eskuzko hariztaketaren helburua, torlojoaren haria (kanpokoa) ala azkoinaren haria (barnekoa) tailatzea da.

Azkoinari haria emateko ardatzak erabiltzen dira, eta torlojoari haria emateko berriz, terrailak.

a) Ardatzak: .

Funtsean landu nahi den materiala ebaki ahal izateko luzetara arteka batzuk egin zaizkien torlojoak dira ardatzak.

Hauek gogortasun handiagoa izan dezaten tenplatu egiten dira (ikus 6.18 irudia).

kirtena / gorputza / sarrera / burua / lepoa / P /Q ebakidura / M /N ebakidura / eraso aurpegia / jaulkitze aurpegia / 6.18 irudia.

Normalean zulo bat hariztatzeko, hiru ardatzeko sorta erabiltzen da: 6.15 irudian 1, 2 eta 3 zenbakiak dituztenak.

Honela 1 zenbakiduna konikoa da ia luzera osoan eta haria hasteko izaten da; 2 zenbakiduna erdiraino da konikoa eta haria arbastatu egiten du; 3 zenbakiduna, zilindrikoa da ia luzera osoan eta hariaren akabaketa egiten du.

b) Terrailak: .